Sansonategi jatetxea Hernaniko Martindegi auzoan kokatua dago.
2002ko abenduaz geroztik Aritz Ansola eta Libe Salaberrik, senar emazteak, daramate.

Beti nahi izan dute ideia propioak sortzeko txokoa eduki eta Sansonategik egi bihurtu du ametsa, beraiek Akelarre jatetxeko sukaldean lanean zeudela ezagutu zuten elkar eta bertan mamitu zuten sukaldaritzarekiko zaletaSun, dedikazio,jakituri eta sormenaren gaitaSuna. Betiko sukaldaritzarako platerez, ukitu pertsonalarekin, harrituko gaituzte.

2006. urtean egindako moldaketen ondoren terraza ikusgarriaz goza dezakezue eta bere kolore laranja biziari esker errez lokalizatuko duzue.

  • Jantokia

    180 lagunentzako jangela zabal eta erosoa, era guztietako otorduak egiteko: familia giroan, lagunartean edo eta bikotearekin goxo-goxo, enpresa bazkari, bataio, jaunartze, ezkon aurreko afari edota ezkontzak.

    Menuak daude norberak egokiena aukera dezan.

  • Terraza

    Nahi izanez gero, aperitiboa nahiz kafea terrazan hartuz goza dezakezue. Bazkariak eta afariak, ordea jantokian zerbitzatuko dira.

  • Parkina eta parkea

    56 plaza dituen aparkalekua. Kanpo aldean, txikientzako parkea aurkituko duzu txikienek disfrutatu dezate.

  • Wi-Fi

    Wi-fi guneaz gozatuko duzu bai jantoki barne eta terrazan.

  • Irisgarritasunz

    Jatetxeko txoko guztiek irisgarritasun osoa daukate.

  • Txartelak

    Kreditu txartel guztiak onartzen dira.